XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Aurreko kurtsoetan gauzaturiko ikerkuntza-ekintza prozesuaren ebaluazio orokorrak manifestuan utzi zuen unitate bakoitzaren praktikaren gauzatzean ematen zen planifikazio, interbentzio eta azterketa faseen errepikapen-espiralak, balio handikoak izan zirela ingurune naturalen irakaskuntza/ikaskuntza prozesuak aztertu ahal izateko, diseinu kurrikularrean eta ikerkuntza-ekintza metodologian lan-taldea formatzeko eta gehienbat irakaskuntza eremu honetan arduraduna zen taldeko partaideen praktika hobetzeko (Munarriz (koord.) begiratu 1997).

Ebaluazioan bertan hobetu zitezkeen zenbait aspektu eta interesgarriak ziren zenbait gai agertu ziren, hona hemen hauetako batzuk:

1.1. Diseinaturiko helburu eta edukiak eta garaturiko praktiken kontrasteen bitartez, unitate bakoitzean landuriko interes-zentro ezberdinetatik abiatuta.

Espontaneoki gelan agerturiko zeharkako gai-pilak atentzioa deitu zigun.

Sukaldeko errezetari eskainitako unitatean adibidez kontsumo eta sexismo gaiak agertu ziren edo animalia baten konferentziaren kasuan ingurugiroaren hezkuntzari buruzkoak izan genituen, e.a.

Dudarik gabe, hauek guztiak guztion buruetan zeuden baina ez ziren esplizituki diseinatuak izan.

1.2. Gelan unitateak gauzatzerako garaian jasotako landa-oharren azterketatik ateratako kategorietan gelako curriculum ezkutuari atxikitako aspektuak agertzen dira (gelako giroa, arauak, diziplina, e.a. diren bezala), zeintzuk esplizituki agertzen direnekin kontrastatzen diren.

Gertaera honek, jarreren edukien diseinutik hezkuntza moral eta zibikoarekin erlazionaturiko gaien eta kontrol hobeagoaren beharren asmoak aurkeztu zizkigun.

1..3. Prozesuzko eta jarrerazko ikaskuntzen garapen egokia ahalbideratzeko, aurreko eta gelan diseinaturiko unitateetan lan-talde honentzat egokiak zirenaren ustetan estrategiarik erabilienak, berdinen arteko lana bikoteetan eta egonkorrak izango ziren talde txikietan izan ziren.

Baina zaila egiten zen talde txikietako barne-bizitza seminarioan landa-oharren bitartez seminarioan azterketa gauzatzea, gehienbat hauek simultaneoki gelan lan egiten zutenean.

Erreflexio honek, ondorenean, egonkorrak ziren talde txikietan audiobisualen erregistroa erabiltzearen posibilitatea planteatu zuen, prozesuen azterketa eta emaitzetan behaturiko ezberdintasunen azalpenak aurkitzeko helburuarekin.

Orain arte azalduriko aspektuak integratu eta zehaztu nahian lan-taldearen ikerketa-ekintza prozesuaren fase berri bati eman zitzaion hasiera.

Honako hau 96-97 kurtsoan gauzatu zen